Itxi

Faktoria magazina

POSTAKUTXAKERIAK

Gutun finlandiar bat (edo Baionara beharrean Kristinestad-era iritsi zen gutuna)

JOn Artano | EITb Media

Maider Segurolari itzuli egin diote eguberrietan Baionara bidalitako gutun bat. Xelebreena da 6 hilabeteren ostean heldu zaiola eskutitza bueltan, eta Finlandiatik barrena! Misterioa argitu dugu.

  • Gutun finlandiar bat

    Gutun finlandiar bat

    12:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lasartetik Baionara bidali eta bidean galdu zen gutun baten misterioa da hau. Urte erdiren ostean, Botniako golkoan geraldia eginda, bidaltzaileari itzli dioten eskutitzaren parabola. "Faktoria"ko ikerketa taldeak deskubritu du zergatik iritsi den Baionara heldu behar zen gutuna Finlandiara (eta zergatik iristen diren Finlandiara bidalitako gutun dezente Zestoa eta Zumaiara).

Igorlea: Maider Segurola, Lasartetik.

Jasotzailea: Oihana Zanponi, Baionatik.

Posta zerbitzuko aditua: Urko Canseco, Zestoatik.

Guest star: Olli Rajalehto, Krisinestad-etik.