Itxi

Faktoria magazina

Ludopatia

Josu Viana: "Jendeari jokoarekiko adikzioa gainditzen lagundu nahi diot"

JOn Artano | EITb Media

"Mendekotasuna gainditzeko lehen saiotan ez zitzaidan hitzik ateratzen; negarra besterik ez". Oso gogorra izan da osatzea, baina orain "beste pertsona bat" dela dio Josu Vianak.

  • Josu Viana, Euskadi Irratiko egoitzan

    Josu Viana, Euskadi Irratiko egoitzan

    18:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bezperan Gipuzkoako pala txapelketa irabazita iritsi da Euskadi Irratira Josu Viana Mujika. Gozatu egiten du kirola eginaz; gaztetxoen pilota entrenatzailea da eta bera ere aritzen da eskuz zein palaz. Bizimodu berriaz gozatzen ari da. Lehen zuloan egona da sei urtean, "infernuan", "egun osoa gezurretan apustuekiko adikzioa ezkutatutzeko". Jokoak nola, ezarian, katigatu zuen kontatu du, baita nola egin zuen handik libratzeko eta bidean zer galdu duen ere. Mendekotasuna atzean utzi ahala arazoaz kontzientzia sustatu eta ludopatiak erasandakoei laguntzeko erabakimena hartu du Vianak, horrek "aurrera egiteko indarra" ematen diolako.