Itxi

Faktoria magazina

Autismoa

"Autismoa nire nortasunaren zati oso garrantzitsua da"

Ixone Azkorrak 40 urte ditu eta duela hilabete gutxi jakin du autismoa duela. Orain arte kontsultaz kontsulta ibili da, diagnostiko argirik izan gabe.

  • Ixone Azkorra, EiTBren Bilboko egoitzan.

    Ixone Azkorra, EiTBren Bilboko egoitzan.

    24:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Umetatik nabari izan du Ixone Azkorra bilbotarrak ez zela "besteak bezalakoa". Gertatzen zitzaiona zehazki zer zen jakin nahian ibili da, eta espezialista askorengana jo du horretarako. 40 urterekin egin diote diagnostikoa: autista da.

Laguntza eta erreferente falta sentitu du Azkorrak, eta autismoari ikusgarritasuna eman nahi dio bere istorioa kontatuta. Izan ere, azaldu duenez, topiko asko daude gai horren inguruan.