Itxi

Faktoria

Viktor Orban

Viktor Orban: autokraziaren militantea

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Lege-sorta homofoboa onartu berritan, Hungariako lehen ministroaren soslaia egin du Mikel Reparazek Faktorian. Komunismoaren aurkako militantziatik ultraeskuineko autokraziarako bidea egin du Orbanek.

  • Viktor Orban

    Viktor Orban

    8:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hungariako hezkuntza-sisteman tabua da LGTBIQ+ kolektiboa, Viktor Orban ultraeskuindarraren gobernuak legez hala aginduta eta Budapesteko parlamentuak berretsita. Pederastiaren aurkako borroka da Orbanek jarritako aitzekia, eta neurriak haserrea eta protesta-oldea eragin du Europa osoan: manifestazioak deitu dituzte kontinente osoan eta arrakala eragin du Europako Batasunaren ekialdearen eta mendebaldearen artean.

Auziak Europako estatu eta gobernuburuen arteko goi bileran eragindako eztabaida azaldu digu Bruselatik Amaia Portugal Euskadi Irratiaren berriemaileak, eta Orbanen soslaia egin digu Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arlo-buruak. Hungariako komunismoaren aurkako borrokatik eskuin muturrera egin duen bidea azaldu digu, indarrean sartu dituen neurririk gogorrenak zerrendatu ditu eta bere aginte-estiloa ulertzen lagundu digu kazetariak.