Jin eta joan
Jin eta Joan. Furgoneteroak
Furgonetero eta autokarabanen oldea jasangarria al da?
Euskadi Irratia
Euskal Herrian mendizaletasunak, akanpadak eta ekolojismoak sustatutako opor ereduaren aldaketaz, Jin eta Joan: saturazioa bidaiarien profil aldaketa, furgoneten sofistikazioa eta garestitzea.
-
Biderkatu egin da furgonetan zein autokarabanan turismoa egiteko zaletasuna.
13:17 min
Natura eta askatasunari lotutako aisialdiak ez dio ihes egin kontsumoaren gizarteari eta turismoaren industriari. Azken urteotako autokarabana eta furgoneten "boom"-a aztertu dugu: Ander Iturriotz EHU-ko soziologia irakaslearekin, Arkaitz Apalategi Furgo EH web-guneko aduradunarekin, Iñigo Larrañaga "Flying" autokarabana alokairu enpresako kidearekin, Aitor Senosiain Furgokaravaning enpresako kidearekin, Jon Lopez furgoneteroarekin eta Idoia Solana autokarabana-zalearekin.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Nuria López de Guereñu, Ibai Fernandez eta Martxelo Otamendirekin batera.