Publizitatea
Itxi

2021/06/28

10:20

Faktoria

Hauteskundeak Iparraldean

Elizalde, EH Bai: 'Ipar Euskal Herriaren erakundetzea defendatzera goaz Pauera'

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Hendaia-Euskal Kostaldea kantonamenduko garaipena "apaltasunez" hartu du Iker Elizalde hautagaiak, eta Paueko kontseiluan Ipar Euskal Herriaren erakundetzearen alde egingo dutela nabarmendu du.

  • EH Bai

    EH Bai

    22:30 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ipar Euskal Herriko hauteskunde-biharamonari heldu diogu Udako "Faktoria"ren lehen atalean. Hendaia-Euskal Kostaldea kantonamenduan nagusitu berritan, Iker Elizalde EH Bairen hautagaiak "apaltasunez" hartu ditu emaitzak, abstentzioagatik kezkatuta, baina eskertuta: "emaitzak azken hilabeteetako bilakaeraren isla dira, eta jendeak EH Bairengan duen konfiantzaren erakusle". Zentroeskuinekoak ez diren euskal kontseilukide bakarrak izango dira Elizalde eta Annie Poveda, eta hauatagaiak azaldu duenez, "Ipar Euskal Herriaren bilakaera instituzionala defendatzera" doaz Pauera.

Akitania Berriari dagokionez, sozialistak jaun eta jabe. Andde Sainte Marie hautagai independenteak balorazio positiboa egin du Faktorian, eta azaldu du ezkerraren krisi betean, "nabarmentzekoa" dela ezkerreko baloreak dituen programa batek garaipena lortzea. Eskuin muturraren emaitza txarrez, Sainte Mariek dio "pozgarria dela, asko diren arren, ultraeskuina apaltzen ikustea".

Frantziar estatuko emaitzen argazkia egin dugu, azkenik, Olatz Simon EITBren Parisko berriemailearekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;