Faktoria
Foruzaingoa, sanferminez
Mikel Santamaria: "Gazteei erantzunkizuna eta zentzu komuna eskatzen diegu"
OIhane Yustos | EITb Media
Mikel Santamaria Nafarroako Foruzaingoaren bozeramaileak adierazi du legez ez dutela baliabide askorik bide publikoetako jende pilaketak kontrolatzeko eta erantzukizunez jokatzeko deia egin du.
-
Mikel Santamaria, Nafarroako Foruzaingoaren bozeramailea
2:36 min
Antolaketa bereziarekin eta 'beldur sensazioarekin' begiratzen diote Nafarroako Foruzaingoan aurtengo San Fermin egunari. Mikel Satamaria Foruzaingoko bozeramaleak argi esan du "Faktoria"n: "legez ez dugu baliabide asko izaten bide publikoetako jende pilaketak kontrolatzeko; ezin ditugu euliak kainoikadekin hil" eta, horregatik, "erantzunkizuna eta zentzu komuna" eskatu du, "batez ere gazteei".