Itxi

Faktoria

Katalunia

Gorka Knorr: 'Gure auzia Europako auzitegietan jokatu den guztietan irabazi dugu eta susmo hori dut orain ere'

OIhane Yustos | EITB Media

Gorka Knorr Generalitateak Europako Batasunaren aurrerantzean izango duen ordezkaria baikorra da indultua jaso duten politikari katalanak Europara egiten ari diren bisitari lotuta.

  • Gorka Knorr

    Gorka Knorr

    8:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021ko San Fermin egunean, Generalitateak Bruselan duen ordezkari kargua estreinatu du Gorka Knorr-ek. Eta agenda betea duela hasiko du lana: kartzelatik atera berri diren Oriol Junqueras, Carma Forcadell, Raul Romeva eta Dolors Bassa hartuko ditu ordezkaritzan eta arratsaldean, Carles Puigdemont president ohiarekin elkartzekoa da.

Europan dira indultua jaso duten politikari katalanek eta bisitari garrantzia handia eman dio Knorrek "Faktoria"n: "hemen Europan jaso ditugu gure garaipenetako asko, auzi asko hemen argitu dira eta garrantzitsua da hona etortzea'. Baikor dago Knorr, "gure auzia Europako auzitegietan jokatu den guztietan irabazi dugu eta susmo hori dut orain ere".