Itxi

Faktoria

Gazteen ahotsa

Zergatik erabaki dute gazteek txertatzea? Arduragatik, nekeagatik edo lasai bizitzeko? Zer sentitzen dute?

Pilar Goya | EITb Media

Galdera hauei erantzun bat bilatzeko, gazteekin hitz egin dugu gazteen txertatze orokorra hasi den egunean eta bere hausnarketak jaso ditugu pandemiaz eta bizitzen ari diren uneaz. Nahia Idoiaga EHUko psikologia doktoren eskutik, zer sentitzen duten ulertzen saiatu gara "Faktoria" albistegian.

  • Beste ezer baino gehiago pandemiarekin amaitzeko gogoa azaldu dute gazteek baina baita ardura ere.

    Nahia Idoiaga, EHUko sikologia doktoreak adierazi du gazteak nekatuta daudela emozionalki.

    14:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beste ezer baino gehiago, pandemiarekin amaitzeko gogoa azaldu dute gazteek Euskadi Irratiko "Faktoria"ko mikrofonoetan. Txertoa jarri eta aske ibiltzeko itxaropena azaldu digute, baina baita kutsatzeak gelditzeko ardura ere, batuzk hurbiletik ikusi dutelako edo bere larrutan pasa dutelako covidak eragindako gaixotasuna. Gazteak "fokuan" sentitzen direla eta ez dela beti zuzena kritikatu dute, "helduen portaera egokia ez denean normalizatu egin delako, esate batera hedabideetan".

Nahia Idoiaga EHUko psikologia doktoreak adierazi du eurek egindako ikerketen arabera, gazteak nekatuta daudela emozionalki baina horrek ez dituela neurriak ez betetzera eramaten eta azpimarratu du neke hori oso lotuta dagoela tristurarekin: "pandemiaren hasieran estresa eta antsietatea ziren nagusi, orain nekea eta tristura". Eta haserrea ere bai, "arrazoiarekin edo arrazoirik gabe, bere burua kriminalizatuta sentitzen dutelako eta beste batzuk egiten dituzten gauza berberengatik, zorrotzago epaitzen ditugulako.  Foku izatearekiko epaituak izatearekiko nekea dute".

Emozionalki eta fisikoki, gazteen artean pandemiaren eragina handia izaten ari dela ohartarazi du: "Teknologiaren erabilera izugarri hazi da gazteen artean, droga kontsumoak ere gora egin du eta elikadura ohiturek txarrera egin dute".  Oraintsu arte, gainera, talde kirola egiteko eta lagunekin egoteko aukera gutxiago izan dute, onartu arren gauzak orain aldatzen ari direla.