Itxi

Faktoria

Osasuna eta zaintza

Nagusien egoitzatan, erizainak kontratatzeko ezinean

Lizentziadun ez homologatuak kontratatzen ari direla antzeman dute Gipuzkoako eta Nafarroako erizain kolegiotan eta legez kanpoko praktika dela ohartarazi dute. Lan merkatuan diren erizain berriak kontratatzeko erakundeak elkarren kontrako lehian ari direla salatu dute.

  • Erizainak txertoa jartzen, nagusien egoitza batean

    Erizainak txertoa jartzen, nagusien egoitza batean

    10:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arazo orokorra da nagusien egoitza guztietan: Ezin dute erizainik aurkitu. Eta zituztenak ere galtzen ari dira, lan baldintza hobeek tentatuta, Osasunbidetik edo Osakidetzatik jaso dituzten eskaintzak hartzen ari direlako. Erizain berri diplomaturik ez dago lan-merkatuan eta hainbat zentrutan, homologatu gabeko tituludunak ari dira kontratatzen.  Araban eta Bizkaian horrelako praktikarik ez dutela antzeman ziurtatu diote Euskadi Irratiari bertako kolegioetako iturriek. Aldiz, Gipuzkoan eta Nafarroan, ez-legezko praktika hori ari dira nabaritzen. Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Kolegioko presidenteak eta Isabel Iturriotz Nafarroako kolegioko eledunak azaldu dute administrazioak elkarren kontrako lehian ari direla lan merkatura ateratzen diren lizentziatu berriak kontratatzeko eta arazoari premiaz heltzeko deia egin dute 'Faktoria'n.