Itxi

Faktoria magazina

Ileapaindegi komunitarioa

"Komunitatean errotuko den proiektu bat da GureHaizeak"

Donostiako Gros auzoan topaleku eta bazterkeriaren aurkako espazio izatea nahi dute.

  • Maialen Mangas, Zakari Laassri eta Mohsin Chargui

    Maialen Mangas, Zakari Laassri eta Mohsin Chargui

    20:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur bertan jasoko dituzte lokaleko giltzak eta abuztu osoa dena atontzen pasako dute. Lehendik ere ileapaindegi zen lokala alokatu dutenez, irailean prest izatea espero dute.

GureHaizeak izena jarri diote: "Guraizeek mozten dutelako baina baita ere forma berriak ematen dituztelako, eraldatzen dutelako" eta "haizeak ere badauka hedapenaren esanahia", dio Maialen Mangasek, proiektuko kideak. Mohsin Chargui eta Zakari Laassri ere GureHaizeak elkarteko kide dira eta hirurek proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigute.

Izan ere, espazio edo topagune bat ere bada ileapaindegi bat eta izaera hori ere txertatu nahi dute GureHaizeak ileapaindegian. "Auzoko beste lekuetan topatzen ez diren pertsonak topatuko dira ileapaindegi honetan", gehitu dute, eta bertan lan egingo dute "paperik gabe dauden pertsonak". Entzun hemen elkarrizketa osorik!