Faktoria
Autoen salmenta
'Kotxe berrien erosketa asko atzeratzen ari da eta bezeroak bigarren eskuko merkatura jotzen ari dira'
Javier Bagues Gipuzkoako auto saltzaileen elkarteko presidentea eta Jon Tolaretxipik, Easo Motor taldeko zuzendari nagusia, "Faktoria"n.
-
Auto salmenta
16:30 min
Auto salmenten merkatua birmoldatzen ari da. Historikoki ona izan da uztaila sektorearentzat baina, aurten joera aldatu da.
2019 urtea errefentziatzat hartu behar da alderaketak egiteko (pandemiak izango datuak desitxuratu zituelako) eta ondorioa argia da: auto berrien salmentak nabarmen egin du behera. %40 gutxiago saldu da Erkidegoan, salmenta murrizketa %ko 46ra iritsi da Nafarroan. Auto berriak gutxiago saldu da eta trukean, bigarren eskukoek egin dute gora. Jon Tolaretxipi, Easo Motor taldeko zuzendari nagusia da. Bizkaian eta Gipuzkoan dituzte kontzesionarioak: 'igoera handia ikusi dugu, %40tik gorakoa 2019ko datuekin alderatuz'. Hainbat faktorek eragin dute bigarren eskuko auto-salmenten igoera azaltzeko, Javier Bagues Gipuzkoako auto-saltzaileen elkarteko presidentearen hitzetan, horien artean, mikrotxipen eskasiarengatik. Mikrotxipik gabe, auto ekoizpena gutxitu da eta horrek ekarri du kontzesionarioetan eskaintza asko gutxitzea. Baguesek dio, 'kotxearen erosketa askotan sentimenduarengatik egiten da, autoa erosi nahi duzunean berehala nahi duzu, 6 hilabeteko epea ematen badizute, jendeak atzera egiten du'.
Ibilgailua erosi berri duten bezeroek bestelako arrazoiak ere aipatzen dituzte, etorkizunean autoek izango duten motorrak adibidez. Erregai fosilak utzi eta guztiak elektrikoak izango ote diren argi ez dagoenez, erosle askok nahiago dute gutxiago iraungo dien bigarren eskuko auto bat erosi eta gerorako uztea, ibilgailu berria eskuratzea.