Faktoria magazina
Elkartasuna
Aziz Ndayeri iritsi zaio Ordizian egindako triziklo egokitu elektrikoa eta pozez zoratzen dabil
Ane ALbisu | EITb Media
Senegalgoa da Aziz Ndaye. 18 urte ditu eta jaiotzetik mugikortasun arazoak ditu. Ezin du zutik jarri eta ibili ere ez. Kellesensa GKE-ren eta Ordiziako Goierri eskolaren arteko elkarlanean triziklo elektriko egokitua egin diote.
-
Aziz Ndaye trizikloa probatzen
8:39 min
Kellesensa Gobernuz kanpoko erakundeak Senegalera egindako bidaia batean ezagutu zuten Aziz Ndaye eta agindu zioten triziklo egoki bat egingo ziotela. Bazuen burdinezko triziklo txiki zahar bat, baina 18 urterekin ibiltzeko ez zen batere egokia. Han ezin zuen ibili eta lau oinetan zebilen. Orain, pozez zoratzen dabil batetik bestera, Euskal Herritik iritsi zaion triziklo egokituarekin. Elektrikoa da, hiru urte irauteko moduko bateria du eta eskolako materiala eramateko saskia ere bai. Ikasle fina da Aziz eta trizikloa egiteko diru bilketa egiterakoan behar baino gehiago jaso dutenez, Aziz-i ikasketak ordaintzeko erabiliko dute, Izaskun Mateos, trizikloa egiten parte hartu duen Goierri eskolako ikasle ohiak "Faktoria"n kontatu digunez.