Itxi

Faktoria

Afganistango albo kalteak

Agustin Azkarate, EHUko katedraduna: "Afganistango kultur ondarea arriskuan dago talibanekin, ezin da ukatu"

Azkarateren hitzetan,"gatazka guztietan totalitarismo eta faximo guztiek dute antzeko portaera: jendearen nortasuna ahultzeko edo herri bat mendean hartzeko bere memoria historikoa ezabatzen saiatzen dira".

  • Afganistan

    Kezkatuta mintzatu da Agustin Azkarate "Talibanen eskuetan arriskuan dago kultur ondarea".

    5:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Afganistanen, UNESCOk gizateriaren ondare izendatutako bi leku daude: Jameko minaretea eta inguruko aztarna arkeologikoak eta Bamiyango bailara. Agustin Azkarate arkeologo eta EHUko katedradunak azaldu digu 'Faktoria'n JAMeko minareteak 65 metro luze dituela eta izugarri ederra dela. Mendebaldea eta ekialdearen arteko "Zetazko bidean" dagoen Bamiyango bailaran, berriz, zibilizazio ezberdinetako aztarna asko daude, eta UNESCOk bertan dauden monastegi budistak eta eta islamiarren garaiko gazteluak babestu ditu. Azkaratek espero du izendapen hori nahikoa izatea bi leku hauek babesteko.

Azkarateren hitzetan, argi dago ondare hori guztia arriskuan dagoela talibanek boterea bereganatu eta gero, baina gogora ekarri nahi izan du gerra eta gatazka guztietan gertatzen direla kultura ondareen aurkako erasoak: "Totalitarismo guztiek portaera antzekoa dute: badakite, jendearen nortasuna ahuldu edo herri bat mendean hartzeko egin behar den lehen gauza memoria historikoa deuseztea dela eta guztiak saiatzen dira nortasuna ematen dieten ikurrak deuseztu edo errausten". Balkanetako gerran serbiarrek bosniar musulmandarren liburutegi, meskita eta berak zituen sinboloak nola txikitu zituzten ekarri du gogora, adierazteko portaera hori ez dela soilik muturreko islamiarrena, kasu hartan kristauak zirelako.

Nolanahi ere, eta duela 20 urte Bamiyango bi buda erraldoiekin zer gertatu zen kontuan hartuta -talibanek goitik behera bota zituzten-, kezkatuta mintzatu da EHUko katedraduna: "Talibanen eskuetan arriskuan dago kultur ondarea eta gainera, zonaldean, urte dezente daramagu horrelako egoera kaskarrean. Sirian, Palmiran izandako bonbardaketa esate batera, negargarria da. Bada kezkatzekoa, baina baikorra izan nahi dut!