Faktoria
Nafarroako Pirinioko ikasleak
Gazte-ihesa Nafarroako Pirinioetan: "10etik 9 ez dira itzuliko"
2021-2022 ikasturte hasierarekin bat eginez, sorterritik kanpo egin dute DBH osteko ikasketak egin nahi dituzten Nafarroako Pirinoetako ikasleek, joaneko txartelarekin. Hamarkadaz hamarkada biztanlez husten ari den eskualdeko gazteei eman diegu ahotsa "Faktoria"n.
-
Otsagabia
19:07 min
Ikasturte berria hasteko atzera kontaketan daude Nafarroako Pirinioko ikasleak. Zaraiztu, Erronkari eta Auñamendiko HH, LH eta DBHko ikasleak egunotan itzuliko dira ikasgeletara, eta bizitzako atal berria idazten hasiko dira, beren aldetik, Batxilergoko lehen maila egin behar duten gazteak. Derrigorrezko hezkunza amaituta, ikasten jarraitu nahi dutenek Iruñera egin beharko dute, etxetik ordubetera, bertan baitaude Batxilergoa eta erdi mailako ikasketak egiteko zentroak. Gutxi batzuk egiten dute joan-etorria, gehienek hiriburura egiten dute, familiarengana edo ikasle-pisuetara, eta, gehienetan, joaneko txartelarekin.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Garralda eta Otsagabiara egin dugu, ikasleen ihesaldiari tiraka, Pirinioetako despoblazioari neurria hartzeko. Garraldako Ikastetxean hitz egin dugu Iraia eta Katixa DBH 4ko ikasleekin, Iturraman Batxilergoa hastear dagoen Odeirekin, eta Ainhoa irakaslearekin, eta heldu diegu datorrenari, sorterria uzteak eragindako kontraesanei eta inoiz Aezkoa bailarara itzultzeari. Otsagabian, berriz, Batxilergoko zentro berria irekitzeko borroka luzeaz aritu zaigu Mikel Aoiz alkatea.