Faktoria
Kontxako bandera
"Makina bat aldi begiratu nion atzo banderari eta esan nion nere buruari, ostras, lortu dugu!"
OIhane Yustos | EITb Media
Itziar Eguren Arraun Lagunak-eko presidentea eta Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea elkarrizketatuko ditugu, Kontxako banderak eskuratu eta biharamunean.
-
Sotera eta Arraun Lagunak
9:02 min
Santurtzin eta Donostian biharamun eguna da. Kontxaren ondorengo astelehena. Eta ospakizun handiko eguna, Sotera eta Arraun Lagunakeko zaleentzat. 36 urteren ondoren, bandera lortu dute Santurtziko arraunlariek. Arraun Lagunak-en marka handiagoa da: bandera Donostian, etxean, uztea lortu dute, 71 urteren ondoren. Lehen aldiz emakumeen taldeak lortu du bandera.
Itziar Eguren Arraun Lagunakeko presidentearen eta Aintzane Urkijo Santurtziko alkatearen hitzak jaso ditugu "Faktoria" albistegian.