Faktoria
Jordi Cuixart
"Zein da bidea? Presio egiten jarraitzea, desobedientzia zibila eta indarkeriarik gabeko borrokarekin"
OIhane Yustos | EITb Media
Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea espetxetik aterata parte hartu duen lehen Diadan elkarrizketatu du Nerea Sarriegi lankideak. "Irtenbidea autodeterminazio eskubidea ahalbidetzearen eskutik etorriko da", esan du.
-
Jordi Cuixart, Faktorian
5:45 min
Kataluniatik harago bidali du mezua Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidendeak: Katalunian "martxan gara berriro". Euskadi Irratiko "Faktoria"n eskaini duen elkarrizketan, Cuixartek behin eta berriz esan du "politikariak estutu" nahi dituztela, Espainiakoak eta Kataluniakoak ere bai. Espetxetik aterata parte hartu duen lehen Diada ikusi du Cuixartek eta diskurtsoa ez du aldatu. "Irtenbidea autodeterminazio eskubidea ahalbidetzearen eskutik etorriko da", esan du.
Aste honetan Moncloa eta Generalitatearen arteko mahaia osatzea espero da, ez du kritikatzen ahalegina baina, ez du konfidantza handirik Omnium Culturaleko buruak. 'Negoziazio politikorako mahaia beti da erabilgarria baina, ezin du izan batak bestearen aurka izateko tresna. Kezka badu Cuixartek, 'ez dugu ikusten estatu espainiarrak inolako aurre-disposiziorik duenik. Pedro Sanchez presidentea arinkeriz ari da auzia jorratzen, Katalunian bizi dugun gatazka politikoa infantilizatzen saiatzen ari da'.
Mobilizazioekin jarraitzeko prestutasuna du Omnium Culturaleko presidenteak, 'bidea presioa egiten jarraitzea da, muga bakarra indarkeria da. Zoritxarrez Espainiar Estatuak ezin du berdina esan. Herritarrek orain arte egin dutena egin behar dute, politikariak estutzen jarraitu'.