Faktoria
Psikologoaren kontsulta
Aitor Aritzeta: "Gazteak gogoratzen ditugu zigortzeko eta, bestela, beti ahaztuta izaten ditugu"
Aitor Aritzeta EHUko Psikologia irakasleak covid-19aren pandemiak gazteei nola eragin dien aztertu du, eta hainbat aholku eman ditu.
-
Gazte batzuk hondartzan, Donostian
18:35 min
Aitor Aritzeta EHUko Psikologia irakaslearen iritziz, gizarteari transmititu behar zaio covid-19aren pandemian ondorio larrienak adinekoek izan dituztela, baina, "Faktoria" magazinean azaldu duenez, bere iritziz, "psikologikoki gehien sufritu dutenak gazteak eta nerabeak izan dira". Alde batetik, euren nortasuna osatzen ari dela azpimarratu du eta batzuetan, oso baliabide guxti daukatela ere bai.
"Gazteak gogoratzen ditugu zigortzeko eta, bestela, beti ahaztuta izaten ditugu", aipatu du. Aritzetaren iritziz, gizartearen isla dira gazteak. "Duela urte batzuk existitzen zen esfortzuaren kultura desagertu da eta hedonismoaren eta egozentrismoaren kultuak ordezkatu du. Gazteak kultura horretan hazi dira eta horren isla ere badira", dio Psikologia irakasleak.
Bestalde, gaztarotik helduarorako trantsizioa lehen oso azkarra izaten zela nabarmendu du, eta, orain, berriz, lehen horretarako erabiltzen ziren erritualak desargertu dira (lanean hasten ziren unean edo, emakumezkoen kasuan, hilekoa etortzen zitzaienean uzten zioten gazte izateari eta bihurtzen ziren heldu). "Gaur egungo gizartean, gaztaroaren eta nerabezaroaren trantsizio hori, erritualik ez dagoenez, asko luzatzen da, horregatik, 25-30 urteko gazte askok oraindik nerabezaroko jokabideak dirtuzte".
Entzun Aitor Aritzetak emandako azalpen eta gomendio guztiak!