Faktoria magazina
Ekonomia eskola
Nola demontre aurreztu?
Manu Etxezortu | IETb Media
Hilero gure soldataren ehuneko 20 aurreztu beharko genuke.
-
Dirua aurrezteko joera sustatu behar da
12:24 min
Zaila dirudien arren eta gastu asko ditugun arren hilero gure soldataren zatitxo bat aurrezki modura gorde beharko genukeela erakutsi ditu Sara Urionabarrenetxea EHUko irakasleak. Formula bat proposatu digu: gure soldataren ehuneko 50 beharrezko diren gauzetara bideratzea, ehuneko 30 desioetara eta ehuneko 20 (ahal bada) aurrezkirako gordetzea. Azken kopuru hau handiegia suertatzen bazaigu txikiagoa ere izan liteke, baina beti ere, hilero zerbait gordetzeko konpromisoa hartuz.