Itxi

Faktoria magazina

Haiti eta Lurrikara

Patxi Gastaminza: "Haitiko lurrikararen berri hegazkinean bertan geundela izan genuen"

Aionhoa Urretabizkaia | EITb Media

Patxi Gastaminza arkitektoak eta bere lantaldeak urteak daramatzate Haitin jasangarriak eta hondamendi naturalei aurre egiteko aproposak diren eraikinak altxatzen eta udako azken lurrikarak utzitako ondorioak bertatik bertara bizi izan dituzte.

  • Patxi Gastaminza

    Patxi Gastaminza

    26:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abuztuaren 14an Haitin lurra mugitzen hasi eta askori 2011ko lurrikara etorri zitzaien burura. Patxi Gastaminza WE arkitekto enpresako zuzendaria da, eta urteak daramatza Haitin hondamendi naturalek eraitsitako eraikinak altxatzen eta kooperazio proiektuetan parte hartzen. Orain Euskal Herrira etorri berri da, baina bere semea, Iker, oraindik Haitin dago, dronen bidez lurrikarak erangidako suntsiketak zenbaterainokoak izan diren neurtzen, eta argazkien bidez zonalde hoiek berreskuratze lanetan laguntzen. Bide batez, Haitik gaur egun bizi duen egoera politiko zein ekonomiko desegonkorrari buruz ere aritu gara Patxirekin.