Itxi

Faktoria

Zuzeneko musikaren egoeraz

"Ulertezina da pistan dantzatu ahal izatea eta kontzertuetan zutik ezin egotea"

Joen Larrañaga | EITb Media

Zuzeneko musikaren euskal eszenari "bizitzen utz diezaioten" aldarrikatu dute Jon Basaguren eta Miren Narbaiza musikariek eta Iker Arroniz Jimmy jazz aretoko ordezkariak.

  • Ezkerretik eskuinera, Iker Arroniz, Jon Basaguren eta Miren Narbaiza

    Ezkerretik eskuinera, Iker Arroniz, Jon Basaguren eta Miren Narbaiza

    18:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abiapuntuaren zain, nola hala ari da eusten zuzeneko musikaren euskal zena. Baina biziko bada, zuzeneko musikari bizitzen utzi egin behar zaiola azpimarratu dute "Faktoria"k Gasteizen egin duten saio berezian bildu dituen musika profesionalek: Jon Basaguren musikari eta Izaki Gardenak-eko liderrak, Miren Narbaiza 'Mice'-k eta Iker Arroniz Jimmy Jazz aretoko ordezkariak.

"Ez da kontua kontzertuak ahal den bezala ematea; baizik eta behar den bezala eskaintzea", esan du Basagurenek. Narbaizak gaineratu du neurri absurduak ari direla bizitzen eta "ulertezina dela pistetan, adibidez, dantzatu ahal izatea eta kontzertu batean zutik ezin egotea".  Arronizen arabera, zuzeneko musika eskaintzen dituzten aretoentzako neurriak oso murriztaileak dira beste sektoreentzat jarri dituztenekin alderatuta. Horrek denak zuzeneko kontzertuen esperientzia bera aldarazi egin du eta zuzenekoetatik bizibidea ateratzen duten profesionalak oso kinka larrian jarri. "Zuzenekoa da kontaktua, gertutasuna... hor dago benetako magia... Eta hori berreskuratu behar dugu", etorri dira bat denak.