Itxi

Faktoria

Artur Mas Faktorian

Artur Mas: "Urkullu lehendakariak proposamena egin beharko luke estatus berrirako"

Eider Bilbao | EITB Media

Artur Mas, Kataluniako Generalitateko presidente-ohiak esan du Euskadiri burujabetza ekonomikoa izateak ematen dion abantaila esanguratsua dela eta beraz, ikusten du aukera une honetan estatus berri baterako urratsa egiteko, "Ibarretxek bere garaian egin zuen bezala".

  • Artur Mas, Euskadi Irratiko Faktorian

    Artur Mas, Euskadi Irratiko Faktorian

    17:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniarekin alderatuta Euskadik duen egoera guztiz desbedina dela iritzi dio Artur Mas Generalitateko presidente ohiak. Euskadiri burujabetza ekonomikoa izateak ematen dion abantaila esanguratsua delako eta beraz, ikusten du aukera une honetan estatus berri baterako urratsa egiteko: "Ibarretxe lehendakariak bere garaian egin zuen bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak ere proposamena egin beharko du, urrats bat eman beharko du estatus politikoari dagokionez", esan digu Artur Masek Euskadi Irratiko "Faktoria"n.

Ezkorrago hitz egin du Kataluniako elkarrizketa mahaiaz eta honek izan dezakeen etorkizunaz. Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta PSOE elkarrizketa mahai hori euren mesedetan erabiltzen ari direla iritzita.

Espainiako aurrekontuen negoziazio betean, Kataluniako Alderdiek duten indarraz jabetu beharko lukeetela uste du eta hor Kataluniarentzat etekina atera. Dela El Prat edo dela beste proiekturen bat bideratzeko. Ez baitu uste epe laburrera urratsak emango direnik ez aministian ezta autodeterminazio aldarrian ere.

Kataluniako alderdi independentziazaleek iraganean izan duten batasuna berreskuratu beharko luketeela azaldu digu, zehaztuz, Carles Puigdemontekin harreman personala ona duen arren, "politikoki" aspaldi dituztela jarrerak urrun.