Itxi

Faktoria magazina

Dantza eta generoa

Eneko Galdos: "Ikusi nahi duzuna dantza da, ez zeinek egiten duen"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

KIMUA Dantza Kolektiboko dantzaria da Eneko Galdos, eta orain "Generoa" ikuskizuna aurkezten ari dira herriz-herri. "Gen-eroa" hitz jokoa eginez, ikusleak dantzari tradizionalki lotu zaion genero ikuspegia zalantzan jartzea da helburua.

  • Eneko Galdos

    Eneko Galdos

    12:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urteak daramatza Eneko Galdosek dantza munduan, eta gaur egun Kimua Dantza Kolektiboko dantzaria da."Generoa" ikuskizuna plazaz-plaza eskaintzen ari dira, eta emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak ezabatzea da helburu nagusia; "dantza askatasunez" egitea ezinezkoa dela dio, baina gutxienez publikoa hausnartzera bideratu nahi dutela esan digu. Tartean, Idoia Ruiz de Apodaka dantzariari deitu diogu eta generoagatik pairatu dituen egoera diskriminatzaileak salatu ditu Faktorian.