Faktoria magazina
Teknopolis
Iñaki Leturia: "Ezagutza eskuratzeak plazera ematen du"
Ane Albisu | EITB Media
Euskal Telebistako Teknopolis saioak 24. denboraldia hasi du eta Iñaki Leturia aurkezle eta zuzendariak esan digu saioko atal bakoitzarekin zerbait ikasten dela. Ikaste horrek ematen duen plazera nabarmendu digu "Faktoria" saioan.
-
Iñaki Leturia
21:21 min
Iñaki Leturia Euskal Telebistako "Teknopolis" saioko aurkezle eta zuzendarikidea izakeraz da jakin-min handiko pertsona, "bilatzea gustatzen zait eta topatzea ere bai" esan digu. Izakera horrek eraman zuen kazetaritza ikastera eta Teknopolis saioa aurkezten ari da hamahirugarren denboralditik.
Telebistan 24. denboraldira iristea nekez lortzen denez, irauteko formulari buruz hitz egin digu Iñaki Leturiak eta gaiak ulergarri eta erakargarri egiteko "Teknopolis"ek egiten duen ahalegina ere aztertu dugu.
ETB-1en larunbatetan ematen dute Teknopolis, 13:30ean eta ETB-2n igandeetan, ordu berean. Asteburu honetan exoeskeletoei buruz ariko dira, adibidez.