Faktoria magazina
Suhiltzailea
Nicolas Regerat, Angeluko suhiltzaile burua, Urruñan hautetsia eta maratoilaria
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
Duela bi hilabete hartu zuen Nicolas Regerat urruñarrak Angeluko suhiltzaile buru izateko kargua; gaur egun, 230 suhiltzaile daude bertan.
-
Nicolas Regerat
10:48 min
Nicolas Regerat nerabea zenean konturatu zen suhiltzaile izan nahi zuela, eta bere nahiari segika suhiltzailea izan da azken berrogei urteotan. Lehen urteak bolondres gisa aritu ze Kanbon, baita Parisen ere zerbizu militarrak hala eskatuta, eta hendaiako su etxean hogei urte eman ditu. Orain, Angeluko Suhiltzaile buru berria da bera eta kargu berria nola hartu duen kontatu digu. Gainera, egunari lotuta, Donibane Lohitzune eta Ziburu artean hil diren 3 etorkinen albisteak ere pare parean harrapatu gaitunez, berak ere eman dizkigu suhiltzaile etxetik eman dituzten pausuen berri.
Suhiltzailea izateaz gain, Regerat Urruñako Udaleko hautetsia da eta eraldaketa ekologikoaz arduratzen da; etorkizun hurbilean dituzten proiektuak kontatu dizkigu. Amaitzeko, azken bost urteetan maratoiak egiten hasi da, eta bere hurrengo helbuaruaren berri ere eman digu.