Faktoria magazina
Mikel Erkiagaran bizitza
Mikel Erkiaga: "Hippyen garaian gaur egun baino irribarretsuago ikusten ziren gazteak"
Ane ALbisu | EITb Media
Mikel Erkiaga Gabiola ekoizlearen bizitza errepasatu dugu Faktorian. Hippyen mugimendua oso gustukoa zuen baina esan digu ez zuela erraza hippy izatea herri txiki bateko baserriko semea izanda. "Discos Ugarte" disko-denda, zuzeneko kontzertuak, New York-en Chrysler eraikinean lan egin zuenekoa...
-
Mikel Erkiaga Gabiola
18:11 min
Mikel Gotzon Erkiaga Gabiola Mendexako Leku-Erdi baserrian jaio zen eta hippyen mugimenduak bete-betean harrapatu zuen, nahiz eta zaila zuen hippy izatea baserri giroan. Zuzeneko kontzertuetara joateko zaletasunaz aritu zaigu. 300 kontzertu baino gehiago ditu gogoan (Rolling Stones taldea adibidez lau aldiz ikusi du zuzenean), sarrerak album batean jasota ditu, musika taldeen inguruko 400 kamiseta inguru ditu gordeta.
Donostiako "Discos Ugarte" disko-denda ezagunean lan egin zuen, New York-era joan zen lanera eta Chrysler eraikin ezaguneko 45.solairuan lan egin zuen Espainiako Enbaxadaren bulego komertzialean. Handik itzulita, Euskadi Irratian musika saio bat egin zuen eta batez ere telebistetarako ekoizle lanean aritu da.
Azken urteotan Gipuzkoatik Lapurdirako muga zeharkatu nahian dabiltzan etorkinei laguntzen ere aritzen da eta bere etxean hartu izan ditu. Ziburuko gertakari latzaren biharamona izanda, migratzaileen gaiari buruzko hausnarketa ere egin digu Mikel Erkiagak "Faktoria" saioan.