Itxi

Faktoria magazina

''Hemen nago'' whatsapp taldea

Lakshmi Lopez: "Sortu dudan Whatsapp taldea, laguntza komunitarioa da, euskarri bat gaizki dagoenarentzat"

Ane Albisu | EITb Media

"Hemen nago" izeneko Whatsapp taldea sortu du Lakshmi Lopez-ek, bere bizipenetatik abiatuta. Pertsona batekin zuen obsesioak tarot-arekiko menpekotasuna eragin zion, gosea pasatzerainokoa. Talde feminista bateko Whatsapp taldean aurkitu zuen laguntza, orain, besteen eskura jarri nahi du.

  • Lakshmi Lopez

    Lakshmi Lopez

    10:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lakshmi Lopez-ek kalean kartelak jarri ditu "Hemen nago" izeneko Whatsapp taldea sortu duela iragarriz. Bi aste daramatza ekimen honekin eta 18 pertsona jarri dira harekin harremanetan, "gehienak bakardadea sufritzen dutenak". Ez du profesionalik ordezkatu nahi, "profesionalak behar dira, baina hau une jakin baterako euskarria izan daiteke, laguntza komunitarioa izan nahi du Whatsapp taldeak".

Lakshmi Lopez-ek kontatu digu oso gaizki egon zela bera, pertsona batekin zuen obsesioak eraginda, tarot-era jo zuelako eta tarotak gosea pasatzeraino hartu zuelako mendean. Dirutza gastatzen zuen etengabe tarot zerbitzuetako telefonoetara deika edo orrietan sartuz, obsesioa zuen pertsona horri buruz galdezka, entzun nahi zuen erantzuna topatu ezinik. Egoera larri horietan, talde feminista bateko Whatsapp taldean aurkitu zuen laguntza eta doan lagundu zion psikologo bat ere topatu zuen bertan.