Itxi

Faktoria magazina

Inmigrazioa eta

Khalid Hamdi, iaz Donostiara iritsi eta euskara ikasten hasi den marokoarra

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Duela urtebete bere anaia Mohamedekin iritsi zen Gipuzkoako hiriburura Kahlid Hamdi; Marokotik Turkiara hegazkinez, Balkanetatik Italiara, gero Frantziara eta azkenik Euskal Herrira iritsi ziren. Ordutik, Hiritarron Harrera Saretik laguntza jaso dute, eta gaztelania eta euskara ikasten ari dira.

  • Ane Mugika eta Khalid Hamdi

    Ane Mugika eta Khalid Hamdi

    21:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Hiritarron Harrera Sareko Ane Mujika boluntarioarekin etorri da Khalid Hamdi estudiora, besteak beste, itsua ere badelako. Hori nahikoa ez, eta Euskal Herrirako bidea nola egin zuten kontatu digu lehen pertsonan. lehen unetik harrera sareak eman dien laguntza eskertu nahi izan du, eta batez ere, hasiera hasieratik irakasle eta bidelagun izan duen Nahia Guenagarekin ere hitz egiteko aukera izan dugu; besteak beste, hizkuntzak irakasteaz gain, hasieran behar dituzten arazo burokratikoekin lagundu zien eta Guenagak guregana datozen pertsona guzti hauek kalean pairatzen dituzten arazoez hitz egin digu.