Itxi

Faktoria

Erosketa saskia

Elikagai saltzailea: "Oraingoz prezioei eusten diegu, baina, azkenean, garestitu beharko ditugu"

OIhane Yustos | EITb Media

Niko Cuenca ekonomialariaren hitzetan, "ekaitz perfektua gertatzen ari da, galdera da noiz arte eutsiko dioten saltzaile txikiek".

  • Elikagaien garestitzea

    Hainbat erosle Donostiako San Martin merkatuan

    5:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kontsumitzaileen elkarteek ohartarazpena egin dute, argindar, gas eta erregaien garestitzeak etxeko erosketetan eragiten ari da. San Martin merkatura hurbildu da Jone Larrañaga lankidea eta prezio igoeraren lekuko izan da. Ogia, kafea eta olioa izan dira, erosleen iritziz, batez ere garestitu direnak. Saltzaile batzuk ari dira egoerari eusten, 'erresistentzian' Joxe Arruti okina, Txema Alberdi harakina eta Maribi Franco, 'Rosarito' fruta-dendakoa. Baina, etorriko dira, 'azkenean igo beharko ditugu prezioak' esan digute saltzaileek.

Niko Cuenca ekonomialariaren ustez, 'ekaitz perfektua' gertatzen ari da, gastu guztiak igotzen ari direlako. Eta latzena, iristear da: 'egoera okerragoa izan liteke hurrengo hilabeteetan. Elikaduraren merkatuan marjina oso txikia da eta ezinbestean prezioak igo beharko dituzte'. Saltoki handiek errazago egingo diote, ohi bezala. Niko Cuencaren ustez, 'betikoa gertatuko da, banatzaile handiek prezio hobeagoa eskaini ahal izango dute eta txikiek gaitasun finantzario txikiagoa izango dute. Hor arriskua izango dute, betiko dendari txikiek'.