Faktoria magazina
Derrigorrezko Lanbide Heziketa
Tituludun berriak Gureak-eko Lanbide Heziketan
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
2018an hasi zuen Gureak Lanbide Heziketa bereziaren aldeko apostua egiten, eta aurten 22 titulu banatu dituzten euren ikasleen artean. Bi lan arlotan trebatzen dituzte ikasleak; merkataritza eta adminsitrazio zerbitzuetan.
-
Nahia Inza eta Ainitze Gastañaga
17:00 min
Gureak-ek Donostiako Berio auzoan duen eraikinean Lanbide Heziketako ziklo berria jarri zuten martxan duela 3 urte eta aurten atera dira lehen tituludunak lan mundura. 22 ikasleek jaso dute diploma eta horietako bat, Alberto Oreja gaur egun, Hondarribiko Endanea dendan dabil lanean. Bertara egin dugu eta dendako bazkideetako batek, Mari Carmen Gonzalezek Gureak-ekin elkarlanean izaten ari diren esperientzia kontatu digu. Honekin lotuta, Donostiako Berio auzoan dagoen Gureak eraikinean egon gara ikasle hauek nola trebatzen diren ikusten, eta Nahia Inzarekin egon gara hizketan. Gainera, orain Adminsitrazio Zerbiatzuetako zikloan bigarren mailan dagoen Ainitze Gastañagak ere zer ikasten duten eta etorkizuna nola ikusten duen kontatu digu.