Itxi

Faktoria magazina

Sukaldaritza eta telebista

Ander Gonzalez: "Nire ezkutuko plazera gailetaren gainean txorixoa eta txokolatea jatea da"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

"A Bocados" telebista saioan ikusten dugu iluntzero Ander Gonzalez, eta, horrez gain, batez ere, Donostiako Astelena jatetxean dihardu lanean. Beste mila saltsatan ere badabilenez, elkarrizketa mamitsua izan dugu berekin.

  • Ander Gonzalez

    Ander Gonzalez

    25:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

18 urterekin, aitak lagunduta ireki zuen jatetxea Donostiako Alde Zaharrean Ander Gozalezek: Astelena. Datorren urtean 25 urte beteko ditu negozio horren jabe izaten, eta ordutik beste hainbat proiektuetarako eskaintzak jaso ditu, gehienak telebista mundutik.

Gaur egun, Gabriela Uriarte nutrizionistaren ondoan "A Bocados" telebista saioan ikusten dugu eta besteak beste, elkar nola ezagutu zuten kontatu digu. Gainera, Luis Irizarren sukaldaritza eskolan egin zituen ikasketak eta Josetxo Lizarreta irakasle eta sukaldariak sorpresa bat eman nahi izan dio Gonzalezi.