Itxi

Faktoria

Bolsonaroz

Jair Bolsonaro: negazionismotik genozidio akusaziora

MIkel Rotaetxe | EiTb Media

"Genozidioa ahalbidetu duen serieko hiltzaile" izatea egotzi berritan, Jair Bolsonaroren osasun- eta klima-politika ukatzaileez aritu gara Faktorian Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arlo-buruarekin.

  • Jair Bolsonaro

    Jair Bolsonaro

    10:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiaren kudeaketa tarteko, Brasilgo Senatuak "genozidioa" egotzita, Jair Bolsonaro presidenteak "pailazokerian" aritzea leporatu die goi ganberako kideei. Covid-19aren aurkako borrokan entzungor egiteak 120 mila hildako eragin dituela ondorioztatu dute senatariek, eta txostena Justizia Auzitegira igorri dute, Auzitegi Gorenera, Fiskaltzara eta Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegira.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, akusazio-txostena aztertu dugu Mikel Reparaz kazetariarekin. "Aurrekaririk gabekoa" dela azaldu du, baina ez dio ibilbide luzerik ikusten Brasilen, "akusazio formala egin behar duen fiskala presidentearen gertukoa delako". COVID-19aren pandemia tarteko Bolsonarok hauspotutako politika ukatzailea izan du hizpide Reparazek, Amazoniaren deforestazioari ere heldu dio eta presidentearen "negazionismo klimatikoari". Datorren urteari begira ere jarri gara: presidentea aukeratzeko hauteskundeak dituzte Brasilen, eta titanen arteko talka espero da: aurrez aurre, Bolsonaro eta Luiz Ignacio Lula da Silva.