Itxi

Faktoria magazina

Amets Martinez de Heredita: "Genero eta sexu disidenteak gara"

Ane Albisu | EITb Media

LGTBIfobiaren aurkako behatokia da Ikusgune eta bertako koordinatzailea Amets. Harekin aztertu ditugu gizonen futbol profesionalean Josh Cavallok emandako urratsa, transfobia, gorroto mezuak eta Trans sariaren garrantzia. Gorroto adierazpenak konkistaren ondorio direla adierazi digu.

  • Amets Martinez de Heredita

    Amets Martinez de Heredita

    25:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amets Martinez de Heredita, Ikusgune-ko koordinatzaileak azaroaren 12 an jasoko du Sevillan, Trans Andalucia-Sylvia Rivera elkarteak ematen duen Trans saria. Besteak beste, Irene Montero, Espainiako berdintasun ministroa ere sarituen artean dago. Hari zer esango liokeen galdetuta, "gorroto delituei aurre egiteko baliabideak eskatuko nizkioke" esan digu.

LGTBI kolektiboaren kontrako eta bereziki transexualen aurkako erasoen gorakadaz eta gorroto adierazpenez galdetuta, Amets-ek esan digu konkistaren ondorioa dela. "Ezkutuan egotetik agerian egotera pasa da kolektiboa, hori konkista bat da, eta eremuak konkistatzen direnean, kontrakoek jipoitu egiten zaituzte, eraso egiten dizute"