Faktoria
Nola gidatu biribilguneetan?
Imanol Pascual, autoeskolako irakaslea: 'Errotonda barruan eskubiko karriletik gidatu behar dugu beti'
OIhane Yustos | EITB Media
Biribilgune barruan nola gidatu behar dugun azaldu digu 'Oso Erraz' autoeskolako irakasleak.
-
Errotondatean nola gidatu behar dugu?
9:17 min
Entzule baten haritik abiatu dugu atala: "errotondetan ikusten ari naiz geroz eta okerrago gidatzen dugula". Hala kontatu zigun entzule batek eta "Faktoria"ko Whatsappera bidalitako mezuan eta aditu baten argibideak eskatu zituen. Bilboko Oso Erraz autoeskolan aurkitu dugu. Imanol Pascual irakasleak eman dizkigu xehetasunak.
11 urte daramatza Gasteizen lehenengo eta Bilbon ondoren, gidari berriei arauak eta gidatzen irakasten eta errotondan gaizki jokatzen dugula ikusi du. "Errotonda barruan eskubiko erreia" erabili behar dela esan digu eta "atera behar ez den errei batera hurbiltzen garenean, ezkerreko keinukaria sakatu behar dugu".