Faktoria magazina
Aspace 50 urte
Zorionak Aspace! 50 urte garun paralisia duten pertsonak ikusarazten
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Urte berezia dute Aspacen eta elkartearen errealitatea gertuagotik ezagutzeko, Oihana Iurrita garun paralisia duen ormaiztegiarra eta Lourdes Etxaniz, Aspacen semea duen legazpiarra, etorri zaizkigu.
-
Lourdes Etxaniz eta Oihana Iurrita
20:56 min
Berrogeita hamar urte bete ditu Aspace elkarteak eta urteurren hori aprobetxatu dugu garun paralisia sufritzen duten pertsona eta ingurukoen testigantzak jasotzeko. Horretarako, estudiora Urretxuko egoitzatik Oihana Iurrita etorri da, eta berak, egunero egiten dituzten lanak zeintzuk diren kontatu digu. Berekin, Lourdes Etxaniz etorri da; Mikel semea du berak Aspacen eta, gainera, guraso elkartean ere lan egiten du. Duela berrogeita hamar urteko hastapenak gogoratzeko, gainera, Pilar Albizuk bere semearen bitartez, Urretxuko Aspace nola sortu zen azaldu digu, eta telefonoz Estitxu Otxotekok 7 urteko Maddi alabaren kasua kontatu digu.