Itxi

Faktoria

Energia itzalaldia al dator?

Asensio: "Ia ezinezkoa da energia itzalaldia gertatzea; lapikoa sukaldean jartzeko aukera ez da galduko"

OIhne Yustos | EITb Media

Txisko Asensio Gipuzkoako Ingeniaritza eskolako zuzendari-orde, energia berriztagarrietan doktorea eta energia elektrikoen sistemak ikertzen dituen GISEL taldeko kideak lasaitasunerako deia egin du azken aldian entzuten den blackout-ari lotuta sortu den alarmismoaren aurrean.

  • Itzalaldi handi

    Itzalaldi handi

    9:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken asteetan Europan energia-eten handi bat gertatuko denaren beldurra zabaldu da. Austriako defentsa ministroak "piztu zuen sua" blackout edo itzalaldi handi hori gertatuko zela ohartarazi zuenean. Eragina Austriatik kanpo zabaldu da. Euskal Herrian ere herritar askok burdindegietako biltegiak hustu dituzte, "kanpinetako su txikiak, linternak, pilak eta argiak" erosita. Zornotzako eta Zarauzko bi burdindegitan azaldu digute gertatzen ari dena. Baina, benetan, energia-itzalaldia etor liteke?

Txisko Asensio Gipuzkoako Ingeniaritza eskolako zuzendari-orde eta irakaslea da, energia berriztagarrietan doktorea eta energia elektrikoen sistemak ikertzen dituen GISEL taldeko kidea. Berak argi du: "oso zaila da, ia ezinezkoa" itzalaldi hori gertatzea. Txarrenean jarrita, gertatuko balitz, espainiar Estatuak energiari eusteko sarea duela esan digu eta pilak eta su txikiak erosten ari diren herritarrei lasaitasuna eskatu die: "agian energia elektrikoa eta gasaren prezioa garestituko da baina, argia gauean, berokuntza sistema eta lapikoa sukaldean jartzeko aukera ez da galduko".