Itxi

Faktoria

Memoriaren eguna

Ezenarro: 'Indarkeriaren aurka mugitu zirenei esan behar diegu: zuek kalera ateratzeak eragin zuzena izan du'

OIhane Yustos | EITb Media

Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariaren ustez, norberak gogoeta egin beharko luke: "Non egon ginen, non ez, eta 10-20 urteren ondoren, zer aldatuko nuke indarkeria garaian izan genuen jarreran".

  • Memoriaren Eguna 2021

    Memoriaren Eguna 2021

    9:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, azaroaren 10a, Memoriaren Eguna ospatzen da; indarkeriaren biktima izan direnak omentzeko eguna. Eusko Jaurlaritzak, aurten, indarkeria garai zailetan kalera atera eta protesta egin zuten herritarrak omendu nahi ditu. Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Gogora Institutuko zuzendariak "Faktoria" albistegian azaldu du aurtengo omenaldien helburua: "Azpimarratu behar da egoera zailenetan ere balio demokratikoen alde, bakearen alde egin zuten pertsonen lana, modu anonimoan, bakardadean eta kontrako jarreren aurrean". Ez du elkarte jakinik nabarmendu Gogorako arduradunak, "bakearen alde egin zuten pertsona guztiak, 80ko hamarkada gogor haietan ekimenak egin zituztena". Adibideak jarri ditu, "parrokia inguruan, Bilbon kalera irteten hasi ziren ikastetxeetakoak", kasu.

Ezenarroren hitzetan, argi gelditu behar du euskal gizartean kalera atera ziren horien jarrerak eragin zuzena izan zuela indarkeria egoera gainditzearekin. Bere ustez, "mugitzeak eragina du, argi esan behar zaie: zuek kalera atera izanak eragin zuzen-zuena izan du. Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko".

Hala ere, Gogora Institutuko zuzendariak uste du gogoeta egin behar lukeela herritar orok, "non egon ginen, non ez, eta zer aldatuko nuke 10-20 urte pasata, indarkeria garaian izan genuen jarrera hartan".