Faktoria magazina
Poeasia eta Kazetaritza
Iñigo Astiz: "Sorkuntza lana lantzat hartzea niri ere kosta egiten zait"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Bere egunerokoan "Berria"ko kultura atalaz arduratzen da Iñigo Astiz, baina sorkuntzarako beti izaten du tartea, eta azkena Jabier Muguruzaren "Dodoa" diskoko kantuei hitzak jartzea izan da.
-
Iñigo Astiz
20:48 min
Mahaian eseri eta idazten hastea erreza dela dio Iñigo Astizek; zailena, aldiz, etorri gutxiko egunetan eseri eta norberaren buruari denbora ematea dela aitortu digu. Jabier Muguruzak bere hurrengo lanerako hitzak osatzea proposatu zion eta duela 15 urte hasitako harremana disko batean loratu dute. Dodoa diskoaz, eta esku artean dituen proiektuez aritu gara Iñigo Astizekin.