Itxi

Faktoria

LOHIZUNE AMATRIA

"UPNko Iriarteren hitzak garrantzitsuak dira, egia badira; urte hauetan ez dugu inolako aitortzarik jaso"

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Lohizune Amatria Mikel Zabalzaren iloba elkarrizketatu dugu "Faktoria"n, Iñaki Iriarte UPNko alderdikide eta Navarra Suma koalizioko parlamentariak barkamena eskatu ostean, estatuaren eta polizia indarkeriaren biktimekiko izan duten jarreragatik.

  • Mikel Zabalza

    Mikel Zabalza

    7:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lohizune Amatria Mikel Zabalzaren ilobak ikusi du aurrera urratsa UPNko Iñaki Iriarteren hitzetan. Nolanahi ere, gaineratu du  "mesfidantza puntua" ere badutela. "36 urte dira Guardia Zibilak Mikel hil zuela Intxaurrondon, eta urte hauetan guztietan sektore politiko honetatik ez dugu aitortzarik jaso, bigarren mailako biktimak izan gara, eta zentzu horretan aurrera urrats garrantzitsua da".

Zabaltzaren auzia epaitegietara iritsi den arren, kasua ez dela epaitu eta inor ez dutela auziperatu gogoratu du, eta ikerketa sakona eskatu du. Zentzu horretan, beharrezkoa litzatekeela dokumentu sekretuak argitaratzea, eta horretarako, alderdiek lana eta presioa egin dezaketela.