Faktoria
ELIZAREN INMATRIKULAZIOAK
Berreskuratuz: "Benetan ondasunak elizarenak badira, frogatu dezatela. Inmatrikulazioak ezereztu behar dira"
IMANOL DE LA VARGA URZELAI
“Berreskuratuz” plataforma sortu berria da; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eragin nahi du. Elizak haren izenean jarritako ondasunak herriari itzultzeko ahalegina egin nahi dute. Eneko Marinekin hitz egin dugu haien asmoei buruz Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
-
ENEKO MARIN
11:02 min
Elizak 1946tik eta 2015 arte izan du Hego Euskal Herrian ondasunak erregistratzeko eskubidea. Frankismo garaian onartutako hipoteka legea, are gehiago malgutu zen 1998an; ordutik, elizak inolako justifikaziorik jabe jarri ahal izan ditu higiezinak bere izenean.
"Berreskuratuz" plataformak nahi du urte hauetan guztietan elizak bere izenean jarri dituen ondasunak herriari itzularaztea. Horretarako, inbentario zorrotza eskatzen dute. Alderdi eta erakundeei, interpelazioa ere egin die, legeak behar direlako inmatrikulazioaren auzia ezerezteko. Eneko Marinekin hitz egin dugu haien asmoei buruz Euskadi Irratiko Faktorian.