Itxi

Faktoria

Itoizko urtegia

Agoitz bailaran iragana ahaztu gabe, aurrera begira

IMANOL DE LA VARGA URZELAI | EItb Media

17 urte dira Itoizko urtegia eraiki eta betetzen hasi zirenetik. Orain, badirudi eskualdearen susperraldirako urratsak egiten hasi direla. Joseba Corera Agoizko zinegotzia eta Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko egitasmo estrategikoen saileko zuzendaria izan ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n.

  • Ruben Goñi eta JosebaCorera

    Ruben Goñi eta JosebaCorera

    20:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itoizko urtegia eraiki eta betetzen hasi zirenetik 17 urte pasa direnean, badirudi eskualdearen susperraldirako urratsak ematen hasi direla. Joseba Corera Agoizko zinegotziarekin eta Ruben Goñi, Nafarroako Gobernuko egitasmo estrategikoen saileko zuzendariarekin hitz egin dugu Faktorian.

Ekainetik, osatua dago Agoitz, Artze, Longida eta Oroz-Beteluko udalen, Nafarroako Gobernua eta Ebroko Ur Konfederazioaren arteko lan batzordea. Helburua da zonaldea suspertzeko proiektuak garatzeko eta urtegiaren kalteak jasan dituzten udalerriak konpentsatzeko bideak aztertzea.

Zentzu horretan, datorren urteko aurrekontuetan, 400.000 euroko partida adostu dute EH Bilduk eta Nafarroako gobernuak.

Corerak eta Goñik, biek ahala biek, azpimarratu digute egitasmo honek izan dezakeen garrantzia. Tokian tokiko proiektuak bultzatuko dira: elikagaiekin, energiarekin edota etxebizitzarekin lotutakoak. Espero dute, proiektu horiek guztiek balioko dutela eskualdea suspertzeko. Bide batez, urtegiaren eraikuntzak ekarri zituen zauriak sendatzeko bidean  prozesu hau lagungarri izan daitekeela uste dute.

Goñik azaldu digu konpentsazio funts egonkorraren egitasmoa ere mahai gainean dagoela; hala ere, aitortu digu proiektu horrek bide administratibo luze samarra duela aurretik.

Tartea baliatu dugu bi herritarrekin hitz egiteko, urtegiaren eraikuntzari eta sortu ziren mugimenduei buruzko oroitzapenez galdetu diegu.