Faktoria magazina
Kapelagilea
Gorka Gonzalezek 100 urte baino zaharragoak diren tresnekin kapelak neurrira egiten ditu
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Bere gustuko kapela baten bila hasi eta azkenenean bera kapelagile bilakatuz bukatu du Gorka Gonzalezek. Donostian du berez, baina bi zakuto hartuta estudioan muntatu dugu tailer txikia.
-
Gorka Gonzalez
13:43 min
Gorka Gonzalezek aitonarekin ikusten zituen western filmak eta bera konbentzituta dago ordutik datorkiola moda eta batez ere, kapeleekiko duen zaletasuna eta miresmena. Jantzigintza ikasi zuen, baina horrekin nahiko ez, eta kapelak egiten zituen artisau baten bila, Gasteizen belaunaldiz belaunaldi lanbide hau transmititu duen familia batekin egin zuen topo. Hortik tresna guztiak eskuratu eta kapelgintzan dihardu gaur egun. Besteak beste, Sara Carbonero, Miguel Angel Silvestre edota Nieves Alvarez ikusi ditugu bere kapelekin.