Itxi

Faktoria

Omenaldia

Jose Luis Gurrutxagak 97 urte ditu eta igandero patinatzen du izotz gainean!

Garazi Urdanpilleta | EiTb Media

Zein ote du hain urte luzez sasoi horretan mantentzeko sekretua? Ariketa fisikoa eta egunero dilistak bazkaltzea!

  • Jose Luis Gurrutxaga

    Jose Luis Gurrutxaga

    18:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Luis Gurrutxaga donostiarrak 97 urte ditu, eta sasoi bete-betean da. Gaztetxotan hasi zen lagunartean patinatzen, belar eta izotz hockeyan aritu zen eta 1972an Donostiako Txuri Urdin Izotz jauregia zabaldu zutenean, 49 urterekin, izotz gainean patinatzeari ekin zion. Geroztik ez da geratu. Igandero-igandero joaten da Patxi bilobarekin hara, bertaratzen diren guztiak txundituta utziz. Gomendio bakarra ematen die bertan dabiltzan gazteei: kaskoa janztea. Zein ote da bere sekretua? 50 urtez egunero dilistak jatea akaso?

Ez da makala Jose Luis, eta merezitako omenaldia egin dio Oskar Estangak "Faktoria"n. Jarrai dezala bizitzaren jauregian luzaro irristatzen!