Itxi

Faktoria magazina

Emakumen aurkako indarkeria

Josune Muñoz: "Telesailak nerabeekin ikustean, emakumeen aurkako indarkeria euren begietatik ikusten dugu"

Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media

Emakumeen literatura zabaltzeko asmoz, "Skolastika" sortu zuen Josune Muñozek eta orain, ikus-entzunezkoek duten gorakada ikusita, telesailetan emakumeen aurkako indarkeria nola erakusten den aztertu du. Hiru adibide ekarri dizkigu:"Sex Education", "Euphoria" eta "I may destroy you".

  • Josune Muñoz

    Josune Muñoz

    19:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josune Muñoz euskal filologo eta genero ikerketetan aditua da, eta azken urteetan emakumeen aurkako indarkeria aztertzen saiatu da, batez ere, nerabeen begiradatik . Gainera, telesailek gaur egun duten arrakasta zenbatekoa den ikusita emakumeen pertsonaietan eta ematen zaien trataeran jarri du fokua.

"Faktoria" magazinean egindako elkarrizketan aitortu digu telesail berriak ekoizteko garaian emakume gidoilari eta zuzendari gehiago egoteak gertaeren eta kontakizunaren ikuspuntua aldatu duela, eta hori azaltzeko hiru adibide ekarri dizkigu: "Sex Education", "Euphoria" eta "I may destroy you".