Faktoria
Migrazio-krisia
Tragedia humanitarioa Brexitaren kanalean: "Boris Johnsonek itxi egin ditu pasabide seguruak"
MIkel Roatetxe | EITb Media
Europako migrazio-pasabide arriskutsuenetakoa da Mantxako Kanala. Calais eta Dover artean 27 gorpu aurkitu berritan, Mikel Reparaz eta Olatz Simonekin hitz egin dugu krisi humanitarioaz eta Erresuma Batua eta Frantziaren artean lehertutako talka politikoaz.
-
Calais
8:01 min
Erresuma Baturako bidaia arriskutsuan zeuden 8.000 migratzaile erreskatatu dituzte aurten Mantxako kanalean, eta, aste honetan, goia jo du tragediak, 27 emakume, gizon eta haurren gorpuak aurkitu dituztelako noraezean. "Faktoria"n Mantxako kanaleko krisi humanitarioari heldu diogu, Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arkulo-buruarekin eta Calaisen (Frantzia) dagoen Olatz Simon berriemailearekin.
Reparazek dio gertatzen ari dena ez dela "Netflixeko telesail bat", errealitatea baizik, eta Mantxako kanala dela "heriotzaren Europako geografiako puntu beltzetako bat". Brexitaren ostean gurutzatzeek gora egin dutela azaldu du, eta mafiek areagotu egin dutela negozioa: "Boris Johnsonek itxi egin ditu migratzaileentzako bide seguru guztiak". Simonek azaldu digu Calaisera heltzen diren migratzaileek jostailuzko ontzi puzgarriak erabiltzen dituztela azaldu du Simonek, eta Frantziako eta Erresuma Batuko gobernuaren artean lehertu den krisi diplomatikoaren gakoak eman dizkigu.