Faktoria magazina
Aita Mari itsasontzia
Nerea Machado: "Itsasoan 1.300 afrikarren gorpuak aurkitu dituzte, baina hildakoak askoz gehiago dira"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
ISHko, Itsas Salbamendu Humanitarioko, kudeatzailea da Nerea Machado, eta Aita Mari itsasontziaz arduratzen dira batik bat; erreskateez eta atunontziak dituen atzeko lanez aritu gara berarekin.
-
Nerea Machado
14:11 min
Duela hiru urtetik hona, Nerea Machado Itsas Salbamendu Humanitarioko kudeatzailea da; bi proiektu dituzte orain eskuartean: batetik, Greziako Kios uharteko Vial errefuxiatuen kanpalekuko osasun sorospenari lotutakoa, eta, bestetik, Mayday-terraneo, alegia, Aita Mari. Azken honen jardunaz aritu gara, batez ere, "Faktoria"n, erreskatean ari ez direnean atunontziak suposatzen duen lan eta kostuaz.
Hurrengo egunetan gainera, Aita Mari ontziaren istorioa kontatzen duten bi ikus-entzunezkok ikusiko dute argia; Javi Juliok zuzendutako dokumentala zinema komertzialetara iritsiko da, eta, bestalde, Korrontzi musika taldeak osatu duen disko-liburua.