Itxi

Faktoria

URAko ordezkaria

Josu Perea: "Ibaien garbiketak ez dira batere eraginkorrak uholde arriskuak murrizteko"

P.G.

Uholdeak gertatu eta astebetera, euriteek utzitako ondorioak eta ondorio horiek leuntzeko hartu daitezkeen neurrien inguruko gogoeta egin dugu "Faktoria"n. Mahaiaren bueltan bildu ditugu Mendaroko alkate Iñaki Arregi, URAko Josu Perea eta Txomin Bornaetxea, EHUko geografoa.

  • Uholdeak izan eta astebetera, Mendaroko kaleak normaltasunera itzuli dira.

    Uholdeak izan eta astebetera, Mendaroko kaleak normaltasunera itzuli dira.

    30:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uholdeak, ibaien kudeaketa eta luiziak izan dituzte hizpide. Mendaro adibide hartuta, Iñaki Arregi alkateak adierazi du eskuhartzeren bat egin behar dela Deba eta Kilimoi ibaiek bat egiten duten lekuan, hortxe sortzen direlako beti arazoak. Arregiren hitzetan, "gakoa da konponbide egoki bat" topatzea. Deba hazita datorrenean ez dio Kilimoi ibaiari lekurik uzten, tapoiarena egiten du eta gutxika Garagartza auzoa gutxika betetzen doa. "Argi dago ez dela ezer gehiago eraikiko, uraren bidean ezin delako ezer eraiki bina kontua da ze irtenbide eman jada bertan bizi direnei", adierazi du.

Josu Perea URA agentziako Jabari Publikoa kudeatzeko zuzendariak argi hitz egin du ibaiak garbitzearen aurka: "Garbiketak ez dira batere eraginkorrak uholde arriskuak murrizteko. Urteetan egin izan dira aktuazio oso handiak sedimentuak kentzeko eta oso kosto handiarekin eta ez dute ezertarako balio izan. Erronka da uholde arriskua murriztea eta ibaiak ahalik eta ondoen zaintzea. Biak uztartu behar dira".

Horretarako, prebentzioaren garrantzia azpimarratu du eta bi lan lerro nagusi zehaztu ditu: "Uholde arriskua izan eta okupatuta ez dauden eremuetan lekua utzi behar zaio ibaiari, goitik datorrenean, hortik atera ahal izateko. Ez dira bete behar. Uholdea leuntzen laguntzen du horrek". Bestetik, jada okupatuta dauden eremuetatatik zahurgarriak izan daitezkeen erabilerak ez ezartzea eta "behar denean, lanak egitea defendatu du: ubideak zabalduz, urak modu kontratuan ateratzeko guneak sortuz, zubiak konponduz edota estalitako erreka eta ibaiak azaleratuz...", azladu du. Urumean, Zallan, Gobelan, Zadorran Abetxuko eta Gamarran, Galdakaoko Ibaizabalen... horrelako lanetan URA aspaldi lanean hasita dela jakinarazi du.

Luiziei dagokienez, Txomin Bornaetxea EHUko geologia saileko geografo eta ikerlariak ohartarazi du egiten dugun lur zoruaren kudeaketak eta basoenak ere, erabaketeko eragina dutela luizietan: "Dudarik gabe. Lur zoruaren sorrerarako milaka urte behar izan dira. Maldan dagoen lur zoru horrek bere oreka puntua lortu du eta gure eskuhartzeak desoreka dakar: erliebea aldatzen dugu, landaretza ordezkatu edo lurzorua guztiz estali eta gainean eraiki...". Matarrasen inguruan, ohartarazi du garrantzi handia duela euria egiten duenean ur tanta horiek nola iristen diren lur zorura: "Ez da gauza bera ur tanta horiek landareriaren zehar jarraitutako ibilbide bat eginez iristea edo zuzenean bere energia guztiarein zorua kolpatzea. Bi kasuetan lur zoruak ura xurgatzeko duen ahalmena guztiz aldatzen da, baita lurrari euustekoa ere".