Itxi

2021/12/31

09:13

Faktoria

Botiloien arriskuaz

Asier Erkoreka: "Udaltzaingoek ez dugu gure gain onartuko familiei dagokien gaztetxoen hezkuntza"

P.G. | Eitb Media

Euskadiko udaltzaingoen elkarteko burua kritiko azaldu da kale edanaren aurrean euren gain jartzen delako gerta daitekeenaren ardura: "Horretaz hitz egiten al dute familietan, hezitzen al dituzte gazteak, botiloiak egitea debekatzen al diete? Heziketa hori poliziaren esku uztea ez da zuzena".

  •  Asier Erkorekak  gogoeta eskatu die irtetzen diren nerabe eta gaztetxoen familiei.

    Gazteak botiloia egiten. EFE

    4:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asier Erkoreka, Euskadiko udaltzaingoen elkarteko presidenteak ohartarazi du arazoa botiloietatik harago doala: "Norbaitek uste badu tabernak irekita segurtasun arazoak konponduta daudela, mezuak nahasten ari garela uste dut".

Ostalariek aurkeztutako errekurtsoari Euskadiko Auzitegiak emango dion erantzunaren zain, ez du zehaztu nahi izan non espero dituzten arazo gehien Urte Zaharreko ospakizunei dagokienez eta jakinarazi du kale edanari bezala, indarkeria matxista kasuei edo bide segurtasunari begira ere lan egingo dutela: "Udaltzaingoek ez dugu botiloiaz soilik arduratu behar. Udalerri bakoitzak dituen baliabideak egokitzen ditu eta denak ez dira berdinak. Batzuetan indartu egingo dira dispositiboak eta beste batzuetan ez dituzte horrenbeste beharko".

Kale edanaren kontura, Asier Erkorekak gogoeta eskatu die irteten diren nerabe eta gaztetxoen familiei: "Nerabe bat ateratzen bada goizaldeko ordubatetik aurrera, ostalaritza eta lonjak itxita daudenean, eta goizaldera arte itzultzen ez bada, non egon dela uste dute pertsona horietaz arduratzen diren familiek? Hitz egiten al dute horretaz? Orientatzen, hezitzen al dituzte? Debekatzen al diete botiloiak egitea? Heziketa hori poliziaren esku uztea ez da zuzena eta ezin dugu onartu bizikidetzan oinarritutako hezkuntza, non eta goizaldean eta kalean, udaltzainek eman behar izatea".

Ertzaintzaren sindikatuek baliabide faltaz egindako salaketaz ez du baloraziorik egin nahi izan. Argi utzi du botiloiari aurre egingo diotela, baina beste segurtasun gaiez ere arduratuko direla esan du: "ez dezatela pentsatu gure baliabideen ehundik ehunekoa botiloiei aurre egiteko izango denik".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;