Itxi

Faktoria magazina

Elkarrizketa

Jakes Txapartegi: "Kirol klubek ez dute egokitutako kirolaren alde apustu egiten"

Esther Murelaga | EITb Media

Hondarribiar gazteak sindrome genetiko arraro bat du, baina hori ez da oztopo beretzat, eta, pianoa jotzez aparte, kirol mota ezberdinak praktikatzen ditu.

  • Jakes Txapartegi eta Maria Galtzakorta

    Jakes Txapartegi eta Maria Galtzakorta

    21:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jakes Txapartegi hondarribiar gaztea Maria Galtzakorta bere amarekin batera etorri da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saiora bere aldarria egitera. 12 urteko gaztetxoak sindrome genetiko arraro bat du, baina hori ez da oztopo beretzat, eta pianoa jotzeaz aparte, surfa, padela eta beste hainbat kirol praktikatzen ditu, baina beti bakarka.

Jakesen nahia taldeko kirol bat praktikatzea da, eta gure mikrofonoak baliatu ditu bere eskaera egiteko: "Niri asko gustatuko litzaidake taldeko kirola praktikatzea baina kirol klubek ez dute egokitutako kirolaren aldeko apustua egiten".

Entzun Jakes-ek kontatu dizkigun guztiak.