Faktoria
Lehen arreta
Fernando Loinaz, mediku erretiratua: "350 bajatik gora bideratu ditugu egun bakarrean osasun etxean"
Jubilatu zenetik zazpi urtera itzuli da anbulategira, omikron aldaera medio. Bertan, sendagirien tramitazioak egin eta lankide ohiei zama arintzen saiatzen da.
-
Covid testak egiteko iladak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
5:36 min
Fernando Loinazek 70 urte ditu eta urte luzetan aritu da familia mediku Lazkaon.
Orain zazpi urte hartu zuen erretiroa, baina omikron aldaerak lehen arretan eragin duen korapiloa arintzen laguntzeko itzuli da aste honetan lanera, Tolosako osasun zentrora. Eguneko 300 baja baino gehiago ari dira bideratzen.